1. |
Hitzik Gabe
03:49
|
|||
Nora doa, nire itzala
Argia pizten ez denean
Itsaso bat, nire barruan
Kolpeka dabil aspaldian
Nora joan galduta gaudenean
Hotzikarak marearen aurrean
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Begiradek asko esan nahi dutela
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Ibilbide desberdinetan zeudela
Nora goaz, hil ostean
Berriz ikusiko ote gara
Galderetan galtzen gara
Bukle amaigabe honetan
Nora joan galduta gaudenean
Hotzikarak marearen aurrean
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Begiradek asko esan nahi dutela
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Ibilbide desberdinetan zeudela
Denek esaten zutena, egia izan ote da
Entzuteko gai ez dena, ez dugu nahi
Agur argi esatea, begiak irekitzea
Hegalak astindu eta, ni ni banoa
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Begiradek asko esan nahi dutela
Hitzik gabe gelditzean
Ohartu ziren han bertan
Ibilbide desberdinetan zeudela
|
||||
2. |
Ez Dira Gai
03:04
|
|||
Ez dira gai
Ez dira gai gure egia entzuteko eta agian
Ez dute nahi ikusi argia, horma baten kontra dabiltza
Nahi eta ezinaren erdian mugitzen dira azken aldian
Ez dute nahi gure bizia, buruzagiak ez badira
Ez dira gai
Ez dira gai eskuak geldi eukitzeko eta besterik
Ez badago, ospa hemendik, ez dugu nahi puta semerik
Begiraden azpian beti, kontrolpean une desberdin
Betaurreko moreak jantzi, nor zaren ez inoz ahantzi
Ez dugu bidea pasatu, orain zuk, dena apurtzeko
Gezurretan eta ihesi zabiltza
Ez dira gai
Burua galtzen merezi ez duen pertsona batengatik ahultzen
Gestionatzen, zalantzan jartzen gure hitzak buklean dantzan
Nahi eta ezinaren erdian mugitzen gara azken aldian
Erreferenteak falta dira, eman diezagun argia
Ez dugu bidea pasatu, orain zuk, dena apurtzeko
Gezurretan eta ihesi zabiltza
Suaren inguruan gabiz arima berotzen arin, nor garen ahaztu barik, ez ezazu dudan jarri
Suaren inguruan gabiz arima berotzen arin, nor garen ahaztu barik ez
Ez dugu bidea pasatu, orain zuk, dena apurtzeko
Gezurretan eta ihesi zabiltza
|
||||
3. |
Kotxe Beltza
03:42
|
|||
Kotxe beltz bat, urrunean
Gugana dator arineketa batean hegaz
Ez dau inor, hemen zein han
Iluntasuna ta argiaren kontrako gerra da
Bertan ito edo aurrera joan
Ni naiz aingeru baten arima
Zuria eta urdina
Argipean bizi den animalia
Txikia banaiz, ez du esan nahi, ez naizela gai
Ez nau beldurtzen gauerdiak
Burubako gidaria
Iluntasunaren menpe, haserre bizi dana
Gure argia nahi duena
Ni naiz aingeru baten arima
Zuria eta urdina
Argipean bizi den animalia
Txikia banaiz, ez du esan nahi, ez naizela gai
Ez nau beldurtzen gauerdiak
Zer dator han
Zer izango ote da
Nora joan
Amets bat ote zan
Gugana dator galapan
Ni naiz aingeru baten arima
Zuria eta urdina
Argipean bizi den animalia
Txikia banaiz, ez du esan nahi, ez naizela gai
Ez nau beldurtzen gauerdiak
|
||||
4. |
Red Flag
03:53
|
|||
You say you want me
But next day you are not here
These days I wonder
Why is love so boring?
Talking 'bout yourself
Talking 'bout your ex
"You aren't like the other girls"
Any other day
You go on your way
Acting different 'round your friends
Talking 'bout yourself
Talking 'bout your ex
"She was crazy like the rest"
You've been in my head
You've been in my bed
But you've been longing for her
Oh, you better let me go
'Cause I already know
You're playing games with me
It's a red flag
Oh, you better cut it out
'Cause I already know
You're playing hot and cold making excuses
It's taking forever
You said you loved me
But those days are over
Blame me or hate me
But you won't destroy me
Talking 'bout yourself
Talking 'bout your ex
"You aren't like the other girls"
Any other day
You go on your way
Acting different 'round your friends
Talking 'bout yourself
Talking 'bout your ex
"She was crazy like the rest"
You've been in my head
You've been in my bed
But you've been longing for her
Oh, you better let me go
'Cause I already know
You're playing games with me
It's a red flag
Oh, you better cut it out
'Cause I already know
You're playing hot and cold making excuses
It's taking forever
I can't stand, I lose myself
Let's change the roles
I'm going on
Let's go
Oh, you better let me go
'Cause I already know
You're playing games with me
It's a red flag
Oh, you better cut it out
'Cause I already know
You're playing hot and cold making excuses
It's taking forever
|
||||
5. |
Hormak Apurtzea
04:52
|
|||
Lau horma artean eta ezin urten
Triste nabil, ohien itxundute
Buruek eramango nau, beste behin
Orain, nahi dodan lekure
Nire irudimenean, zu zaude
Hemen, ondoan barreka
Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera
Eskuek airean
Haizea usaintzeko
Ezerk ez nau geldituko
Igerian nago
Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera
Oztopo gabeko mundu berri bat sortu dugu
Non izarren artean egotea posiblea den
Ni ta zu, zu ta ni
Elkar besarkatzeko aukerarekin
Ez gaude galduta, elkarrekin gaude
Egoera honi aurre egiteko prest
Ez dezala inork zapaldu irudimenaren indarra
Sentimenduen beharrizana
Gure ametsetan, non izango gara galdetzen zenidan
Gure ametsetan non izango gara galdetzen zenidan
Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera
|
||||
6. |
Zer Izan Ginen?
04:08
|
|||
Uraren gainean ikusi zintudan
Inor ez dago han, gorputz biluztu bat
Eta zer izango ginela, galdetu zenidan
Eta nor etorriko ote da mendipe horretara
Guretzat ez da errezegia
Izango ote da gure egia?
Uraren azpian arnasten dut orain
Egoera berak eraman nau hona
Eta zer izango ginela galdetu zenidan
Eta nor etorriko ote da ur-jauzi honetara
Guretzat ez da errezegia
Izango ote da gure egia?
Eta zer, eta nor, eta zer
Eta zer izan ginen?
|
||||
7. |
Geltokia
04:17
|
|||
Goizero bezala ikusi ginen han
Geltokiko atean besarkatu egin nahian
Goizero bezala, ikusi zintudan begi epel
Ezinezkoa da jakin nuen bertan
Ibilbide desberdinetan bizi gara
Norabidea aldatu edo bertan sartu, sartu, sartu
Barne su bat, oihuka, gorputzean
Milaka ideia buruan bueltaka
Pauso bat aurrera edo bi atzeraka
Betiko bidean gelditu egin nahian, joan, joan
Errua bueltaka, oreka galduta
Inertziaz aurrera, ixilean itota
Treneko argiak piztu dira gauez egunetan
Ez zuten esan, nora doaz
Ez zuten esan, esan, esan
Ez zuten ezer lortu
Ez ziren inoiz ikutu
Denbora ez zan bueltatu
Ez zuten esan
Nora doaz
|
||||
8. |
Herria
05:01
|
|||
Bihotz bat bitan banatua
Bidean desagertu nahian
Kaleak ixil-ixilean
Ezer ez da, ezagutzen zutena
Zer, zer egingo dute
Herria joan da
Ez dau inor han
Ez dau inor han
Beleak bueltaka zeruan
Airearen gidaritzapean
Zer, zer egingo dute
Herria joan da
Ez dau inor han
Ez dau inor han
Galdu da, euki genduna
Orain ez dau, gure zalduna
Galdu da, sortu genduna
Orain ez dau, gure santua
Joan direz zaldiek korrika baten
Eta ez dakit non dauzen
Herria joan da
Ez dau inor han
Ez dau inor han
Zer egin dabe?
Nora joan direz?
Zer?
|
||||
9. |
You Don't Care
02:50
|
|||
It’s after midnight, I cannot sleep
My mind goes fast and insomnia hits me
I’m in the dark about to leave
Because you don’t care
You need me more, I need you more
You’re never here I can’t take it no more
I’m going mad, alone, for sure
Because you don’t care
I just want to be brave
Before I lose myself
I feel so naked, although I’m not
But after all I don’t mind, at all
I drink a lot that whiskey shot
Because you don’t care
I shake my hands, I shake my head
All the music is inside me again
I’m in the bar, alone, for sure
Because you don’t care
You frigging monster
I am a master
I have to deal with situations
That are full of miscommunication
Chaotic life, no dedication
Where is the funny organisation
I just want to be brave
Before I lose myself
It’s late, too late
Go to hell you won’t escape
I’m sure that before
You were my friend I was never ignored
I’m fine, be kind
Don’t destroy another life
I’m strong, come on
Because you don’t care
|
||||
10. |
Beldurrak
03:37
|
|||
Beldurrak ditut beti
Bueltaka jakin barik
Zer egin
Nirekin dabiz
Atzetik datoz beti
Tiraka ta tiraka
Zer egin
Soltatu arin
Gure buruek sortzen dituen
Munstro txikiak handitzen doaz
Ez diezagun jatekorik eman ia
Eta zer diote?
Ahultzen gaituzte
Isildu behar zaie
Lagun onak ez badire
Gau ta egun ditut beti
Bueltaka jakin barik
Zer egin?
Nirekin dabiz
Oihuka daude beti
Tiraka ta tiraka
Zer egin?
Soltatu arin
Gure buruek sortzen dituen
Munstro txikiak handitzen doaz
Ez diezagun jatekorik eman ia
Eta zer diote?
Ahultzen gaituzte
Isildu behar zaie
Lagun onak ez badire
Ez duzu lortuko
Ez zarelako gai
Ez duzu balio
Ez duzu balio
Eta zer diote?
Ahultzen gaituzte
Isildu behar zaie
Lagun onak ez badire
Ez badire
|
||||
11. |
Olerkia
01:58
|
|||
Beldurrak bihotza kutsatu eta burua deuseztatu
Arima galdu eta beraiena bihurtu
Mutu gelditu eta inertziaz mugitu
Guztiz biluztu eta azalean sentitu
Nor naiz, zer nahi dut, nahikoa al naiz, nahikoa al dut
Beldurra beti beldur, ateak itxita ere ikusten gaitu
Entzuteaz gain hitz egiten gaitu
Ahuldu, samindu, iraindu, estutu, estutu
Eta guzti hau nik sortu dut
Zalantza txiki bateko izkina txiki batetik sartua, sortua, eraldatua
Erralitatea ilundu, itsutu
Nor naiz, zer nahi dut, nahikoa al naiz, nahikoa al dut
Beldurra beti beldur, ateak itxita ere ikusten gaitu
Entzuteaz gain hitz egiten gaitu
Ahuldu, samindu, iraindu, estutu, estutu
Buru gaineko hodei grisa desagertarazi, begiak ireki eta arnas egin
Iluntasunean ere, intuizioa dugulako gidari
Gidari eta gudari
Ni naiz, hemen eta orain, nire beldurren zaindari
|
Streaming and Download help
If you like SUA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp